BALIABIDEAK EDUCAPLAY ORDENAGAILUA
A zpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Saskibaloia, bostekoa emanda Ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko hainbat jokalari Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste santu aurretik 5 eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute jolastokian (argazkian), kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta. Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa! One point, two points, three points! Give me five! izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk hirugarren aldiz egin duten elkartrukeari. (Argazkia: AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI) Ikusi bideoa