JolasMATIKA proiektua karmelo Etxegarai Ikastolan izango dugu aurtengo ikasturtean.
UPV/EHUko Informatika fakultateak, Urola Ikastola BHIk eta Karmelo Etxegarai ikastolak lankidetzan JolasmATIKA, jolasen bidez informatika modu zientifikoan garatzeko, proiektua martxan jarriko dugu aurtengo ikasturtean
JolasMATIKA egitasmoan, Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) asleek informatika lantzeko materiala sortuko dute eta DBH4n eman beharreko saioak prestatuko dituzte. Saio horiek gauzatzen direnean, DBH4ko ikasleek saio horietan landutako eduki eta materialarekin LH6n eman beharreko eskolak prestatuko dituzte eta gero LH6ko ikasleengana etorriko dira informatikako kontzeptu horiek lantzera.
Egitasmo honen lehen bi pilotuak dagoeneko egin dira Tolosako Orixe eta Samaniego ikastetxe publikoetan.
![]() |
ikusi QR bideoa |
JolasMATIKA proiektuak, informatika arloaren ikuspuntu zientifikoa zabaltzea du helburu nagusia. Horretarako, honako unitate didaktikoak landuko ditugu: zenbakikuntza bitarra, konputagailuen egitura, algoritmika eta programazioa. Hau guztia, UPV/EHUko Informatikako irakasle eta ikertzailea den Edurne Larraza Mendiluzeren eta bere zuzendaritzapean diharduen taldearen eskutik landuko dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina