Saltatu eta joan eduki nagusira

BALIABIDEAK



BALIABIDEAK

  • EDUCAPLAY

ORDENAGAILUA

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GIVE ME FIVE!

A zpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Saskibaloia, bostekoa emanda Ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko hainbat jokalari   Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste santu aurretik 5 eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute jolastokian (argazkian), kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta. Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa! One point, two points, three points! Give me five!  izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk hirugarren aldiz egin duten elkartrukeari. (Argazkia: AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI) Ikusi bideoa

JOLASMATIKA

JolasMATIKA proiektua karmelo Etxegarai Ikastolan izango dugu aurtengo ikasturtean. UPV/EHUko Informatika fakultateak, Urola Ikastola BHIk eta Karmelo Etxegarai ikastolak lankidetzan JolasmATIKA, jolasen bidez informatika modu zientifikoan garatzeko, proiektua martxan jarriko dugu aurtengo ikasturtean JolasMATIKA egitasmoan, Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) asleek informatika lantzeko materiala sortuko dute eta DBH4n eman beharreko saioak prestatuko dituzte. Saio horiek gauzatzen direnean, DBH4ko ikasleek saio horietan landutako eduki eta materialarekin LH6n eman beharreko eskolak prestatuko dituzte eta gero LH6ko ikasleengana etorriko dira informatikako kontzeptu horiek lantzera. Egitasmo honen lehen bi pilotuak dagoeneko egin dira Tolosako Orixe eta Samaniego ikastetxe publikoetan. ikusi QR bideoa JolasMATIKA proiektuak, informatika arloaren ikuspuntu zientifikoa zabaltzea du helburu nagusia. Horretarako, honako unitate didaktikoak landuko ditugu: zenbakikunt...